sábado, 8 de junio de 2013

Mendialdeko bertso-eskolak Arabako eskolarteko bertso festan hartu zuen parte

Larunbatean izan zen Arabako Eskolarteko bertso festa Legution, txikietatik hasi eta handietara, bat-batean zein sortetan, denek izan zuten parte hartzeko, elkar pixka bat gehiago ezagutzeko eta ikasturtean zehar ikasitako erakusteko aukera.

Goizean goizetik Legutioko Kultur Etxean ekin zioten lanari. Bat-batean eta bertso sorta kolektiboak kantatuz aritu ziren Gasteiz, Mendialdea, Lautada eta Aramaioko 30 haur. Bertso-eskolatik oholtza gainera saltoa ez da makala, baina urduritasuna alde batera utzi eta gozatu eta gozaratzeko gai izan ziren Arabako bertso-eskola guztietatik etorritako 80 haur, gazte eta gurasoen aurrean. Zorionak Mendialdeko bertso eskolako umeei, segi aurrera eta animo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario