Sustatu
Silicon Valleyko datu-zientzialari batzuek azterketa estatistikoa egin dute munduko ehundaka hizkuntza konparatuz, eta bitxitasunaren arabera sailkatu dituzte; hizkuntza arraroenak zerrendaren goialdean eta arruntenak behean. Emaitzetan, akaso batzuentzat sorpresa dena agertzen da: euskara munduko hizkuntza arrunt eta korrienteenetakoa da. 239 hizkuntzako sailkapenean, 230.a da euskara (!!). Aldiz, gaztelania eta frantsesa, hizkuntza arraroenetakoak dira, eta baita ingelesa ere.
Azterketa Idibon enpresak egin du, eta emaitzen azalpen originala ingelesez hemen daukazue. Baina metodoa eta emaitzak apur bat azaltzeak merezi du, eta saiatuko gara.
Azken urteotan osatzen joan den atlas linguistiko estatistiko bat erabili dute,
Faktore hori eta beste batzuk, 21 guztira, aztertu ditu Idibon-ek, hizkuntzen *weirdness* (arrarotasun) fatkorea neurtzeko. Esate baterako, esku/beso dikotomia, 129A faktorea, adibidez, ea eskua eta besoa adierazteko berba bi ala bat erabiltzen diren hizkuntzetan. Hizkuntza gehiagok (389) dute bi hitz bat bakarra baino (228 hizkuntza). Euskara, bi hitzeko talde nagusian dago; beraz, beste hizkuntzek irabazten dute puntuazio arrarotasun eskalan. Faktore honen ponderazioa, hala ere, txikia da, berba bateko eta biko taldeen artean aldea ez baita hain handia.
Hau da aztertutako faktoreen zerrenda:
- 69A: Denbora-aspektuko hizkien kokapena
- 116A: Polaritate galderak
- 57A: Jabetza izenordain hizkien kokapena
- 101A: Izenordain subjektuen adierazpena
- 6A: Kontsonante ubularrak
- 71A: Debekatzeko era
- 129A: Eskua eta besoa
- 130A: Hatzamarra eta eskua
- 44A: Genero bereizketa eta pertsona izenordain askeak
- 14A: Azentuaren leku finkoak
- 9A: Sudurkari belarra
- 72A: Agintera-hortatibo sistemak
- 111A: Egitura kausatibo ez-perifrastikoak
- 64A: Izen eta aditz juntadura
- 124A: 'Nahi'-ren osagarriaren subjektuak
- 117A: Predikatu jabetza
- 19A: Ezohiko kontsonanteak agertzea
Emaitza guztiekin, kalkulu-orri bat egin dute (beraz, faktore matematikoak ere aurkituko dituzue bertan, interesa baduzue). Sailkapen orokorrean 239 hizkuntza zerrendatu dituzten arren, kalkulu-orrian askoz gehiago ageri dira, baina sailkapen orokorretik kanpo geratu dira gehienak, ez daudelako dokumentatuak ezaugarri gehienetan. 21 ezaugarri zehatzak ondoen aztertuta dituzten hizkuntzen artean da, beraz, sailkapena.
Eta, horra, ba, emaitza. Munduko hizkuntza arraroena Mexikoko mintzaira indigena bat da, Chalcatongoko Mixteka, 0.972-eko arrarotasun faktore batekin. Arruntena, berriz, hindiera (Indiako hizkuntza hedatuena), 0.087. Euskara, hindieratik gertu, 0.189eko arrarotasunarekin. Gure gertuko erdarak, gaztelania eta frantsesa, biak weird samarrak, 0,789 eta 0,754eko faktoreekin.
Eta, horra, ba, emaitza. Munduko hizkuntza arraroena Mexikoko mintzaira indigena bat da, Chalcatongoko Mixteka, 0.972-eko arrarotasun faktore batekin. Arruntena, berriz, hindiera (Indiako hizkuntza hedatuena), 0.087. Euskara, hindieratik gertu, 0.189eko arrarotasunarekin. Gure gertuko erdarak, gaztelania eta frantsesa, biak weird samarrak, 0,789 eta 0,754eko faktoreekin.
Rank Language
|
Weirdness Index
|
1 Mixtec (Chalcatongo)
|
0.972
|
2 Nenets
|
0.935
|
3 Choctaw
|
0.924
|
4 Diegueño (Mesa Grande)
|
0.920
|
5 Oromo (Harar)
|
0.919
|
6 Kutenai
|
0.908
|
7 Iraqw
|
0.900
|
8 Kongo
|
0.883
|
9 Armenian (Eastern)
|
0.861
|
10 German
|
0.858
|
………
| |
230 Basque
|
0.189
|
231 Bororo
|
0.153
|
232 Quechua (Imbabura)
|
0.151
|
233 Usan
|
0.151
|
234 Cantonese
|
0.143
|
235 Hungarian
|
0.132
|
236 Chamorro
|
0.128
|
237 Ainu
|
0.128
|
238 Purépecha
|
0.100
|
239 Hindi
|
0.087
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario