domingo, 13 de octubre de 2013

EPAIKETA POLITIKORIK EZ!



Datorren astelehenean, hilak 14, abiatuko da Entzutegi Nazional espainiarrean 26/11 sumarioaren epaiketa. Epaiketa horretan 2009ko azaroan ehunka poliziek Grande- Marlaska epailearen aginduz egin zuten sarekadan atxilotutako 40 gazte independentista izango dira epaituak.

Asteazkenean berriz, 35/02 sumarioko epaiketari ekingo zaio Entzutegi Nazional espainiarrean. Auzi horretan epaituak izango dira beste 40 ezker abertzaleko kide eta 110 herriko taberna eta elkarte.

Auzi hauekiko aurkakotasuna adierazteko, herritarrei dei egiten diegu “Plazan Libre. Epaiketa politikorik ez!” lelopean astelehen arratsaldean herrietako plazetan burutuko diren kontzentrazioetan parte hartzeko.

Urrats bat gehiago emateko momentua heldu da, urrats eraginkorra, sendoa; elkartasunetik konpromisora abiatzeko momentua heldu dela uste dugu. Horregatik, astelehenean, plazak betetzera!

Informazio gehiago nahi baduzu hemen dauzkazu 26/11 eta 35//02 sumarioen dossierrak


No hay comentarios:

Publicar un comentario