Beste behin ere, Estatu Sionistak Palestinar herriaren aurka hasitako eraso militar baten aurrean gaude zoritxarrez. 1948ko okupaziotik bizirik dirauen zapalketa honetan, harresiak eta kolonia ilegalak eraiki, edo eta hilketak eta atxiloketak burutzen dituzten horiek, konponbiderako pausuak eman ordez, zapalkuntza inperialistan sakontzen jarraitzen dute. Oraingoan, 3 kolonoen auzia izan da erasoaren aitzakia, azken asteetako tentsio eta palestinarrak zatitu eta ahultzeko interesen azken trikimailua.
Honen aurrean AEB eta EBk beste aldera begiratzen jarraitzen dute, israeldarren basakeriei bizkar emanez . Komunikabide nagusiek berriz, herritarrak desinformatzen dihardute. Bi parte berdinen arteko gatazka bat bezala plazaratzen dute eta benetako errealitatea estali, Israelgo Estatu Sionistak palestinar herriarekin egiten duen etengabeko zapalkuntza kontuan hartu gabe, eta bide batez, erasoari sostengua emateko baldintzak sortuz.
Honen aurrean, palestinarrek ez dute beste biderik euren herria defendatzea baino. Gatazka desproportzionatu honetan, herri bati dagokion duintasun eta irmotasun guztiarekin, tinko heltzen diote beraien askatasun aldarri eta borrokari.
Euskal Herrian kalera atera eta eraso hau gogor salatzea dagokigu! Eraso inperialista berri honen aurrean, Estatu Sionista eta bere kolaboratzaileak salatzeko unea da eta palestinarrei gure babes eta elkartasun internazionalista adieraztekoa. Ezin dugu ikusle pasibo gisan geratu, Boikot Desinbertzio eta Zigorren kanpaina sakondu behar dugu, arloz arlo, sionismoak lekurik izan ez dezan gurean eta Palestinar herriari, bere askapen borrokan laguntzeko.
Beraz, ekin dezaiogun lanari, Euskal Herria kalera!
Lekuan leku mobilizazio eta ekimenak antolatzen ari gara beraz adi deialdiei!
No hay comentarios:
Publicar un comentario