lunes, 21 de julio de 2014

MENDIRA EKIMENA

Euskal Herriko mendiko kirolarien talde bat sortu dugu preso eta iheslariak pairatzen dituzten eskubide urraketekin bukatzeko konprometituak gaudena.

Gure jardunak herritik urruntzera eramaten gaitu askotan eta gizarteko arazoetan konponbiderantz aktibo izatea zailtzen digu.

Hala ere, herri honetan ematen ari den preso eta iheslarien giza eskubideen urraketaz konziente gara eta irmoki salatzen dugu.

Hau dela eta, bakoitzak bere harritxoa jarri behar duen sare herritarra sortzen ari den unean. Guk, mendiko kirolariok, maila gorenetik xumeenera gure eremura aldarrikapen hau eraman nahi dugu, kalean egiteko aukera ez duguna gailurretara eramanez.

Horretarako, gure aldarriarekin bat egiten duen ororen harritxoa eskatzen dugu harkaitz handi bat bihurtzeko asmoz. Honela gure dinamika publikoa egitera goaz:


Mendiko kirolari, laguntalde, mendi talde, norbanako, etab. Bidali zure argazkia, egin zure bideoa edo idatzi artikulu bat eta bidali Mendira Ekimenaren helbidera. Mendira zoazela? Eraman zure logoa! Eskalatzera zoazela? Eraman zure logoa! Atera argazkia, egin zure bideoa eta Urriaren 11ean harkaitz izugarri hori irudikatuko dugu denon artean. Horretarako, norbanako bakoitzak egin dezakeena garrantzitsua da, keinu edota ahalegin txikienetik handienera gauza asko egin ditzakegu eta guztiak izango dira baliotsu.

Sakabanaketarekin amaitzeko herritarren aktibazioa baita gakoa. Gure eremutik ere, euskal preso eta iheslariak etxeratuko dituen sare herritar anitz eta zabal bat ehunduko dugu, eta bidelagun nahi zaitugu.

Konponbidearen bidean, sakabanaketarekin amaitzea da lehenengo aldapa eta denak etxeratzea gailurra, egin zure bidea gailurrera iristeko!

Menditik ere lortuko dugu!



No hay comentarios:

Publicar un comentario