viernes, 26 de julio de 2013

‘Libre’ izeneko manifestua aurkeztu dute Batasunako eta gazte mugimenduko auzipetuek

Adierazpen honekin bat egiten dugunok, urteetan zehar eman diren makro-epaiketetan, aniztasun politikoa ezabatzeko ahalegin garbia ikusten dugu, lan politikorako askatasun eta ideia guztien defentsarako eskubideen urraketa eman dela, alegia.

Udazken honetarako aurreikusita dauden bi epaiketa hauek, eta jarraian burutuko direnak testuinguru berean emango direla kontutan hartuta, garai berria zabaltzeko Euskal Herriak agertu duen erabakiari eraso egiten diete, konponbide baketsua blokeatu asmoz.
Honela, uztailaren 8an eremu desberdinetako hainbat profesionalek aurkeztutako ekarpena kontutan hartuta, bertan jasotzen diren bost puntu hauekin bat egiten dugu:
Ez daitezela epaiketa politiko gehiagorik egin;
Eskandaluzko instrukzio bidegabeetan oinarritutako epaiketa guztiak artxiba daitezela;
Prozedura judizial guztietatik etsaiaren zigor zuzenbidearen aplikazioa desager dadila;
Aniztasun politikoa eta elkartze, adierazpen nahiz askatasun politikorako funtsezko eskubideak baldintzarik gabe errespeta daitezela;
Elkarbizitza demokratikorako oinarri sendoak ezar ditzagula.

Euskal Herrian, 2013ko uztailaren 24an

No hay comentarios:

Publicar un comentario