lunes, 11 de noviembre de 2013

BERTSOKO Sariketa mendialdean


Azaroaren 2an Eskuernagan hasi zen Hala Bedi Irratia eta Arabako Bertso elkarteak antolatutako Bertxoko Sariketa, berrikuntza garrantzitsuekin. Orain arte, batez ere bertsolari gazteentzako sariketa izan da eta formatu aldaketa etorri da: bertsozaletzea eta bertso giroa zabaltzea izango du orain helburu nagusi. Parte hartzeari dagokionez ere badira berrikuntzak: Arabako bertsolariak kantatuko dute eta binaka arituko dira. Finala, Agurainen izango da, azaroaren 22an. 
Mendialdean, 2. kanporaketa ikusteko aukera izango dugu.
Azaroaren 15ean Ibernalon, Julen Zulaika eta Paula Amilburu, Ander Solozabal eta Jagoba Apaolazaren kontra arituko dira. 
Bertso afaria izango denez, apuntatzeko jarri harremanetan kartelan agertzen diren medioen bidez. Eta ez baduzu afaldu nahi, hurbildu kafea hartzera eta disfrutatu bertsoekin.

Informazio gehiago eta jarraipena:

No hay comentarios:

Publicar un comentario