martes, 3 de marzo de 2015

INDEPENDENTZIAREN ALDEKO 10.000 URRATS BEC-EN

Haga clic en OpcionesMunduan eta Euskal Herrian egoera politiko erabakigarria bizi dugu. Herriak altxatzen ari dira beren buruaren jabe izateko, besteak beste Irlanda, Eskozia, Katalunia edo Grezian ikusten ari garen moduan. Herrien bidea herritarren urratsetan, erabakietan, dago. Eta ez beste inorenean. Baita Euskal Herrian ere. 

Askatasuna irabazteko abiatu dugu Euskal Bidearen proposamena. Aspaldian hasi zen bidea osatzen noski, baina gaur eta hemen gure betiko helburua begi erabat argiekin ikusten dugu: urrun, oso urrun heldu gara herri bezala eta independentziaren ametsa errealitate bihurtzeko sekulako aukera dugu esku artean. 

Borroka, antolaketa eta elkartasuna funtsezkoak izan dira orain artean bidean aurrera egiteko. Funtsezkoa izan den eta izango den moduan herritarren parte hartzea. Herritarra, norbera bere hitzekin eta ekintzekin, esperientzia eta esperantzekin, bidelagunen eskutik, bide txikietatik bide handietara, taldean antolaturik, multzoetan lanean … herritarrak finean, herrigintzan. 

FormaZalantzarik ez dugu: herri honentzat askatasuna lortzeko biderik eraginkorrena inoiz osatu dugun bidelagunen multzorik handiena eta zabalena osatzea da, zugandik hasita, herrigintzarako prest zauden horrengandik hasita, era guztietako ekimenen bitartez eta ekimen hauek guztiak elkarrekin josiz, Euskal Herrian demokrazia eta justizia soziala eraikitzeko gai izango garenak.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario